jueves, 17 de diciembre de 2015

PROIEKTUA



Proiektu honen bidez, ariketa bat garatu dugu 3.zikloko ikasleei zuzendutakoa, 11-12 urte bitarteko ikasleentzat. Ariketa honen bidez, hainbat helburu lortu nahi genituen; hala nola: klase dinamikoago bat sortzea, ikasleen parte hartzea sustatzea, ikasleak ikastea modu entretenigarri eta interesgarriago batean…


Hone hemen gure proiektua:


 - Zer landu nahi dugu?:


Liburuak eta eredu zaharrak alde batera utzi eta ikt-ak eta método berriak erabili irakasteko. Haurrak boligrafoak eta arkatzak erabili beharrean garai berria denez, ordenagailuak eta gure gizarteak eskaintzen dizkigun teknologia berriak erabili.


·         - Gaia:

o   Gizarte zientzia:Geografia

o   Matematika: Distantziak


·         -Garapena: Ikasleak ohiko klasetik informatika gelara eramango ditugu. Klasetik irten aurretik, zerrendaren arabera ilaran kokatuko dira eta, behin hórrela egonda, informatika klasera abiatuko gara. Bertan, bakoitza ordenagailu batean kokatuko da eta arbel digitalaren laguntzaz azalduko diegu zer egin beharko duten.


·         -Zikloa: Hirugarren zikoa


·         -Denbora: 60 minutuko saioa


·       -Lekua: Informatikako gela 


·         -Baliabideak: Interneta, arbel digitala, kanoia eta ordenagailuak/ipad.


JARDUERAK LANTZEKO FITXA-EREDUA
    DESKRIBAPENA
 Jardueraren deskribapen zehatza:
o   Zer egingo dugun: Ikasleekin klasean landutako geografiaren teoría praktikara eramango dugu. Ordenagailua piztu eta interneten sartzeko eskatuko zaie. Interneten sartzerakoan Google-n “Mapas Interactivos” idatzi beharko dute eta bilaketetan agertzen den lehenengo estekan klik egin. Bertan, Espainiaren, Europaren, Euskal Herriaren, Amerikaren…mapak izango dituzte, eta bertan ibaiak, mendiak, eskualdeak, probintziak…landu ahal izango dituzte. Dena dela, hori guztia izan arren, klasean landutako teorian zentratuko gara, hau da, Espainiako probintziak, ibaiak eta mendiak.

o   Nola egingo dugun: Informatikako klasera joango gara modu ordenatu batean, zerrendaren arabera ilara eginez. Bertan, bakoitzak ordenagailu bat hartuko du eta interneten sartuko da irakaslearen argibiderak jarraituz.
    EDUKIAK ETA HELBURUAK
 Jarduera honetan landutako edukiak eta helburuak
    JASOTZAILE
 Nori zuzenduta dago jarduera:
o   Ikasleen adina. 12 urte.
o   Bakarka lantzeko ariketa bat izango da, bakoitzak bere ordenagailuan burutu beharrekoa.
    GUTXI GORABEHERAKO IRAUPENA
 Zenbat denbora iraungo duen jarduerak.
30 minutu gutxi gorabehera.
   EZARTZEKO ESPAZIOA
 Non garatuko dugu jarduera?
o   Ikastetxean, informatikako gelan hain zuzen ere.
   DERRIGORREZKO MATERIALA
 Erabiliko dugun materiala.
Arbel digitala, ordenagailua, orri bat eta bolígrafo bat. 

Jarduera egiteko fitxak.
IZEN ABIZENAK:                                                                   EGUNA:
GELA:        
IKASTURTEA:

ARIKETA ZENBAKIA/IZENA

IZANDAKO AKATS KOPURUA

LEHENENGOAN ONDO

BIGARRENEAN ONDO

HIRUGARRENEAN ONDO


ARIKETA ZENBAKIA/IZENA

IZANDAKO AKATS KOPURUA

LEHENENGOAN ONDO

BIGARRENEAN ONDO

HIRUGARRENEAN ONDO


ARIKETA ZENBAKIA/IZENA

IZANDAKO AKATS KOPURUA

LEHENENGOAN ONDO

BIGARRENEAN ONDO

HIRUGARRENEAN ONDO









    ALDEZ AURRETIKO ANTOLAKETA
 Erabiliko dugun materialaren antolaketa.
Ordenagailuak eta arbel digitala informatikako klasean egongo dira.
Orri bat eta boligrafoa eramatea klasean eskatuko zaie, informatika klasera abiatu aurretik.
 Espazioaren antolaketa (klase, txoko, tailerra…)
Informatikako klaseko espazioa erabiliko dugu eta bertako ordenagailuak
    JARDUERA EGITEKO PAUSOAK
 Garatu jarduera lantzeko pausoak.
-          Ordenagailu gelan gaudela, ordenagailuak piztu eta kodea emango diegu sartzeko.

-          Barruan gaudela, interneten nola sartu erakutsiko diegu eta bertan nola bilatu behar duguna, kasu honetan MAPAS INTERACTIVOS.

-          Bertan gaudela, web orrialde egokia aukeratuko behar dute, kasu honetan lehenengoa izango dela. (Bitartean gu arbel digitalean joango gara egiten).

-          “Mapas interactivos” barruan gaudela ze gairen gainean lan egingo dugun esango diegu.

-          Ariketa ezberdinak egingo ditugu.

-          Ondoren, hau amaitu ondoren, Google Mapsen sartuko gara Matematika apur bat lantzeko Km-ekin.

viernes, 11 de diciembre de 2015

FLIPAGRAMA ETA INSTAGRAMA :)

Sare sozialak garrantzitsuak dira gaur egun gure gizartean. Gure ikasleei ondo erabiltzen irakastea oso komenigarria da arazo desberdinak ekiditeko eta sozialki modu egokian erlazionatzeko.


jueves, 10 de diciembre de 2015

ARETO NAGUSIAN...

A zer nolako erakustaldia egin genuen pasa den ostiralean ikastetxeko areto nagusian... 

Urduritasuna nabari zen gela barruan, ostirala, aste barruako azken eguna, eta antzerkia ikastetxe osoari erakusteko eguna heldu zen. Hilabete gidoia ikasten pasa ondoren, azkenengo animoak emateko momentua zen, beraiengan izugarrizko konfiantza nuen eta zihur negoen dena ondo aterako zela.

Ixiltasuna behin eta berriz eskatu ondoren, hitz bat bakarrik esan nien: DISFRUTATU!

Ez zegoen ezer gehiago esateko, aurreko egunean egindako entseilua oso ondo joan zen eta bertan egindakoa kopiatu beharra zuten, erraz esaten da baina irtengo zela zihur nengoen.

Nire papela apur bat zuzentzea zen, beraie utzi nien zekiten bezala egiten baina orden egoki bat eramateko garrantzitsua izan zen kanpoko zuzendaritza, egiten geunden bitartean aho zabalik geratu nitzen haurrak zer nolako energiarekin egiten ari ziren, oso harro nengoen egindako lanaz.

Ikustera etorri ziren haur eta guraso guztiak zutitu eta txaloka hasi ziren, nik ezin nuen ezer esan, antzerki bikaina atera zitzaigun eta eskerrak ematea bakarrik ahal nuen. Lehenengotik hasita eta azkeneraino izugarrizko gogoa eta giña jarri zuten hilabete osoko lana borobiltzeko...

Eskerrik asko etorri ziren guraso, irakasle eta ikasle guztiei...

viernes, 20 de noviembre de 2015

BULLYING-A SAIHESTEN LAGUNDU

 Bideo hau eskoletan ematen diren erasoak aurreikusteko baliogarria izatea espero dut. Denon artean lortuko dugu arazo honekin bukatzea.



jueves, 12 de noviembre de 2015

MUNDUKO HIZKUNTZARIK POLITENA...

Denbora bat pasa da lehenengo egunetik eta gauza ugari pasa dira. Hasteko haur berri bat etorri da Mexikotik, gelakideen artean izugarrizko interesa dago eta klaseak zaratatxuagoak dira, baina kontrolpean dago dena. 

Arazo gutxi izan ditut, baina esan beharra dago bat nahiko potoloa dudala, EUSKERA. Haurrek ez dute  euskeraz hitz egiten beraien artean eta horrekin nahiko galduta nabil ea zergatik izango ote den... Mexikarra etorri da eta berak ere ulertzeko?

Arazo hau Carlos etorri baino lehenago ere gertatzen zen, beraz ez da horregatik. Klasea ematen dugunean adi daude eta euskeraz oso ondo ulertzen dute baina beraien artean oso gutxi entzuten da, nirekin beti egiten dute euskeraz eta horregatik haserretzen naiz.

Ni herri euskaldun batekoa naiz eta txiki-txikitatik euskera entzun dut herritarren artean. Gaizki ohitu ahal naiz? Zergatik, Euskal Herrian gaude eta ez dugu gure hizkuntza defendatu behar? Munduko hizkuntzarik zaharrena ikasteko abantaila asko ditugu eta ez dugu aprobetxatu behar?

Galdera guzti horrek egunero burutik pasatzen zaizkit baina uste dut, ni naizen modukoa izanda, lortuko dudala haur guztiek euskeraz egitea beraien artean eta ulertaraziko diet euskeraz hitz egitea plazer bat dela. 

Beraiek ez dute ulertzen oraindik oso zaila dela euskera ikastea eta horregatik paso egiten dute baina... nire helburu handienetako bat lortzeko prest nago: 

HAUR GUZTIEK BERAIEN ARTEAN, EUSKERAZ EGINGO DUTE!

NIRE EGUNEKOA IRAKASLE BEZALA (bideoa)


jueves, 29 de octubre de 2015

ARAZOEI AURRE EGITEN...

Aste bete pasa da lehenengo egunetik, egia esan da egun ederra izan zen eta ez nuen pentsatzen halako hasierarik. Umeak lehen minututik gogoz hasi ziren eta irrikitan zeuden nor nitzen jakiteko. Edozein motatako galderak egiten zidaten: Nongoa zara? Seme-alabak dituzu? Zergatik etorri zara? Nola duzu izena? eta horrelako beste ehun bat galdera, baina gehien harritu zidan galderak honelako zerbait izan zen;
Uste ahal duzu irakasle ona zarela?

Hasiera batean ez nekien zer erantzun eta barretxo urduri bat atera zitzaidan. Bostgarren mailako ikasle batek egiteko oso galdera interasgarria zela uste nuen eta ikusiko zuela erantzun nion, egia esan da zerbait erantzutearren eta ez isilik geratzeko esan nion.

Lehen eguna alde batera utziz, aste honetan konturatu naiz helburu asko ditudala betetzeko. Ume guztiak ezberdinak dira eta guztiak daukate gustatzen zaidan zerbait. Batzuk geldi egon ezinak dira, baina lanean hasten garenean langileak dira, beste batzuk berba ugari egiten dute baina hala ere besteei laguntzen die eta beste batzuk langileak ematen dute baina animatu egin behar diozu zerbait egiterako orduan. Baina esan beharra dago, guztiek daukatela zerbait ikasteko eta besteei erakusteko.

Aste honetan konturatu naiz helburu asko bete behar ditudala. Nire klasean errepikatzaileak, etorkinak, besteak iraintzen dituztenak, arazoak dituzten umeak eta berbarik egiten ez dutenak daude. Beraz, hainbat helburu finkatu beharko ditugu egoerei edo arazoei aurre egin ahal izateko. Helburu hauek ikasleekin elkartrukatuko ditut, hau da, taldearen helburuak izango dira, ez ikasle bakoitzarendako bat eta guztion artean egingo ditugu.

Biharko tutoretzako klasea aprobetxatuz, helburuak finkatuko ditugu guztion parte hartzea sustatuz.

P.D: Helburu onak badituzu partekatu eta umeeikin komentatuko dut, lagundu laguntzen...






viernes, 23 de octubre de 2015

HASIERAK EZ DIRA ERRAZAK

Oso urduri jaiki naiz, egunero gosaltzen dudan croassaint-a ebaki batekin ez dut hartu. Gaur lehenengo eguna da eta dena nik nahi dudan bezala irtetea espero dut. Azkenean txikitatik nuen ametsa hastear nago: LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLEA NAIZ!

Barkatu baina ez dut nire buruari buruz hitz egin, Arkaitz Etxerberria naiz, Lehen Hezkuntzan lizentziatutako Lasartearra. Orain dela gutxi arte umeeikin lan egiten nuen eta arratsaldetan saskibaloi akademia batean. Hainbat urte lan hauetan aritu eta gero, benetan gustoko dudan lan batean hasiko naiz.

Nire lehenengo eguna da Getxoko herri eskolan. 5. mailan emango dut klasea eta nire ikasleak ezagutzeko irrikitan nago. Nahiko urduri nago teknologia berriekin lan egingo dudala esan didatelako eta ez naiz oso trebea horiek erabiltzen.

Ziur nago ume oso ezberdinak egongo direla eta bakoitzarekin lan asko edukiko dudala baina badakit prest nagoela edozer gauzetarako! Beste irakasleekin harreman ona izatea ere oso garrantzitsua da niretzat, lan giroak eragin handia baitu ikastetxean.

Espero dut nire lehenengo eguna ondo joatea eta zailtasun handiekin topo ez egitea.

Beste bat arte!