Denbora bat pasa da lehenengo egunetik eta gauza ugari pasa dira. Hasteko haur berri bat etorri da Mexikotik, gelakideen artean izugarrizko interesa dago eta klaseak zaratatxuagoak dira, baina kontrolpean dago dena.
Arazo gutxi izan ditut, baina esan beharra dago bat nahiko potoloa dudala, EUSKERA. Haurrek ez dute euskeraz hitz egiten beraien artean eta horrekin nahiko galduta nabil ea zergatik izango ote den... Mexikarra etorri da eta berak ere ulertzeko?
Arazo hau Carlos etorri baino lehenago ere gertatzen zen, beraz ez da horregatik. Klasea ematen dugunean adi daude eta euskeraz oso ondo ulertzen dute baina beraien artean oso gutxi entzuten da, nirekin beti egiten dute euskeraz eta horregatik haserretzen naiz.
Ni herri euskaldun batekoa naiz eta txiki-txikitatik euskera entzun dut herritarren artean. Gaizki ohitu ahal naiz? Zergatik, Euskal Herrian gaude eta ez dugu gure hizkuntza defendatu behar? Munduko hizkuntzarik zaharrena ikasteko abantaila asko ditugu eta ez dugu aprobetxatu behar?
Galdera guzti horrek egunero burutik pasatzen zaizkit baina uste dut, ni naizen modukoa izanda, lortuko dudala haur guztiek euskeraz egitea beraien artean eta ulertaraziko diet euskeraz hitz egitea plazer bat dela.
Beraiek ez dute ulertzen oraindik oso zaila dela euskera ikastea eta horregatik paso egiten dute baina... nire helburu handienetako bat lortzeko prest nago:
HAUR GUZTIEK BERAIEN ARTEAN, EUSKERAZ EGINGO DUTE!
No hay comentarios:
Publicar un comentario