jueves, 29 de octubre de 2015

ARAZOEI AURRE EGITEN...

Aste bete pasa da lehenengo egunetik, egia esan da egun ederra izan zen eta ez nuen pentsatzen halako hasierarik. Umeak lehen minututik gogoz hasi ziren eta irrikitan zeuden nor nitzen jakiteko. Edozein motatako galderak egiten zidaten: Nongoa zara? Seme-alabak dituzu? Zergatik etorri zara? Nola duzu izena? eta horrelako beste ehun bat galdera, baina gehien harritu zidan galderak honelako zerbait izan zen;
Uste ahal duzu irakasle ona zarela?

Hasiera batean ez nekien zer erantzun eta barretxo urduri bat atera zitzaidan. Bostgarren mailako ikasle batek egiteko oso galdera interasgarria zela uste nuen eta ikusiko zuela erantzun nion, egia esan da zerbait erantzutearren eta ez isilik geratzeko esan nion.

Lehen eguna alde batera utziz, aste honetan konturatu naiz helburu asko ditudala betetzeko. Ume guztiak ezberdinak dira eta guztiak daukate gustatzen zaidan zerbait. Batzuk geldi egon ezinak dira, baina lanean hasten garenean langileak dira, beste batzuk berba ugari egiten dute baina hala ere besteei laguntzen die eta beste batzuk langileak ematen dute baina animatu egin behar diozu zerbait egiterako orduan. Baina esan beharra dago, guztiek daukatela zerbait ikasteko eta besteei erakusteko.

Aste honetan konturatu naiz helburu asko bete behar ditudala. Nire klasean errepikatzaileak, etorkinak, besteak iraintzen dituztenak, arazoak dituzten umeak eta berbarik egiten ez dutenak daude. Beraz, hainbat helburu finkatu beharko ditugu egoerei edo arazoei aurre egin ahal izateko. Helburu hauek ikasleekin elkartrukatuko ditut, hau da, taldearen helburuak izango dira, ez ikasle bakoitzarendako bat eta guztion artean egingo ditugu.

Biharko tutoretzako klasea aprobetxatuz, helburuak finkatuko ditugu guztion parte hartzea sustatuz.

P.D: Helburu onak badituzu partekatu eta umeeikin komentatuko dut, lagundu laguntzen...






No hay comentarios:

Publicar un comentario