Oso urduri jaiki naiz, egunero gosaltzen dudan croassaint-a ebaki batekin ez dut hartu. Gaur lehenengo eguna da eta dena nik nahi dudan bezala irtetea espero dut. Azkenean txikitatik nuen ametsa hastear nago: LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLEA NAIZ!
Barkatu baina ez dut nire buruari buruz hitz egin, Arkaitz Etxerberria naiz, Lehen Hezkuntzan lizentziatutako Lasartearra. Orain dela gutxi arte umeeikin lan egiten nuen eta arratsaldetan saskibaloi akademia batean. Hainbat urte lan hauetan aritu eta gero, benetan gustoko dudan lan batean hasiko naiz.
Nire lehenengo eguna da Getxoko herri eskolan. 5. mailan emango dut klasea eta nire ikasleak ezagutzeko irrikitan nago. Nahiko urduri nago teknologia berriekin lan egingo dudala esan didatelako eta ez naiz oso trebea horiek erabiltzen.
Ziur nago ume oso ezberdinak egongo direla eta bakoitzarekin lan asko edukiko dudala baina badakit prest nagoela edozer gauzetarako! Beste irakasleekin harreman ona izatea ere oso garrantzitsua da niretzat, lan giroak eragin handia baitu ikastetxean.
Espero dut nire lehenengo eguna ondo joatea eta zailtasun handiekin topo ez egitea.
Beste bat arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario