jueves, 10 de diciembre de 2015

ARETO NAGUSIAN...

A zer nolako erakustaldia egin genuen pasa den ostiralean ikastetxeko areto nagusian... 

Urduritasuna nabari zen gela barruan, ostirala, aste barruako azken eguna, eta antzerkia ikastetxe osoari erakusteko eguna heldu zen. Hilabete gidoia ikasten pasa ondoren, azkenengo animoak emateko momentua zen, beraiengan izugarrizko konfiantza nuen eta zihur negoen dena ondo aterako zela.

Ixiltasuna behin eta berriz eskatu ondoren, hitz bat bakarrik esan nien: DISFRUTATU!

Ez zegoen ezer gehiago esateko, aurreko egunean egindako entseilua oso ondo joan zen eta bertan egindakoa kopiatu beharra zuten, erraz esaten da baina irtengo zela zihur nengoen.

Nire papela apur bat zuzentzea zen, beraie utzi nien zekiten bezala egiten baina orden egoki bat eramateko garrantzitsua izan zen kanpoko zuzendaritza, egiten geunden bitartean aho zabalik geratu nitzen haurrak zer nolako energiarekin egiten ari ziren, oso harro nengoen egindako lanaz.

Ikustera etorri ziren haur eta guraso guztiak zutitu eta txaloka hasi ziren, nik ezin nuen ezer esan, antzerki bikaina atera zitzaigun eta eskerrak ematea bakarrik ahal nuen. Lehenengotik hasita eta azkeneraino izugarrizko gogoa eta giña jarri zuten hilabete osoko lana borobiltzeko...

Eskerrik asko etorri ziren guraso, irakasle eta ikasle guztiei...

No hay comentarios:

Publicar un comentario